imei
lunes, 10 de octubre de 2011
lunes, 3 de octubre de 2011
I.K.T.ak hezkuntzan
Informazioa Komunikazioa Teknologiak
Zer dira I.K.T.ak?
Informazio eta komunikazio teknologiak dira. Arlo honetan, informazio trataera eta gaitasun digitalak lantzen dira. IKTek informazioa ematen digute baita informazio horretaz baliatzeko tresnak ere. Horretaz gain, informazioa gordetzeko, berreskuratzeko eta forma desberdinetan aurkezteko aukera ematen digute; eta, gainera, komunikatzeko bide berriak eskura jartzen dizkigute.
Zein konpetentzia garatu behar dira I.K.T.ak erabiltzeko?
· Informazioa
Lehenik beharrezkoa da informazioa bilatzen jakitea, baita hau sailkatzea ere gure beharraren arabera. Soilik baliagarria zaigun informazioa hautatu behar dugu, era honetan behar ez duguna alde batera utziz. Urrats honek garrantzia handia du, izan ere, informazioa gaizki aukeratuz gero lanaren porrota eragiten du.
Jarraian aukeratutako informazio hori, era egoki batean kudeatu behar da gero gure interesen arabera moldatu ahal izateko.
Gure iritziz, Informazioa kalitate onekoa izatea ezinbestekoa da hezkuntzan hau izango baita ikasketa guztien oinarria. Beraz, irakasle guztiek honen inguruan lan egin behar dute.
· Komunikazioa
Informazioa transmititzeko era ezberdinak daude, eta hauek ezagutu behar ditugu horietaz baliatzeko. Komunikatzeko modu horien artean hauek aurki ditzakegu, batetik beti erabili izan direnak esaterako liburuak eta arbelak eta bestetik, gaur egun gero eta gehiago zabaltzen ari direnak hala nola, arbela digitalak, portatilen erabilera, interneta, proiektoreak, power pointa gisako programak…
Gure ustez, komunikazioa oso garrantzitsua da, hau ikasgela barruan egunero ematen baita ikasgaien funtsa izanik. Hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zaigu atal honetan arreta berezia jartzea, behar bezala landu behar delarik.
· Teknologiak
Informazioaren eta komunikazioaren arteko bitartekaria da. Hauen bitartez informazioa aurkitzeko aukera dugu baita hau jendearekin elkartrukatzeko ere. Ondorioz, irakasle on bat izateko tekonologia era egoki batean erabiltzea funtsezkoa da horrela informazio aberatsa eskuratzeko, interaktibitatea bultzatzeko eta komunikazioa errazteko. Honela ikaslearen autonomía bultzatuko da.
Hezkuntza eta teknologia berrien erabileraren adibide gisa jarraian honako bideo hau erantsi dizuegu emandako informazioaren osagarri bezala.
Ongi etorri!!
Gu Idoia, Eli, Miriam eta Itsaso gara eta honako hau da gure bloga!
http://www.youtube.com/watch?v=EIFwLmGQA3Q
Gu Idoia, Eli, Miriam eta Itsaso gara eta honako hau da gure bloga!
http://www.youtube.com/watch?v=EIFwLmGQA3Q
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
